Itzubaltzetako kultur etxe berriaren proiektua berraztertzea eskatu du Getxoko oposizioak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ira. 13a, 21:53

Getxo udalerriko PP, Bildu eta PSE-EEk bat egin zuten pasa den ostiralean Udalak Itzubaltzeta / Romoko kultur etxe berriaren egitasmoa berraztertu dezan eskatzeko. Batera, baina nahasi gabe, PPko Marisa Arrue, Eduardo Andrade eta Raquel Gonzalez, Bilduko Roberto Martin eta PSE-EEko Luis Almansa eta Agustin Ruiz zinegotziak izan ziren "Kultur etxea bai, etxe orratzik ez!" lelopean Areetako Xake plazan antolatutako elkarretaratzean. Itzubaltzeta / Romoko hainbat auzokidek deituta, 80 bat pertsonak hartu zuen parte, nahiz eta dozenaka gehiagok hurbildu eta egungo proiektua txikiagoa egin dezaten bere sinadura eman zuen. Dagoeneko, 500 lagunek babestu dute egitasmoa berraztertzeko eskaera. Era berean, auzokideek UKBERRI.NETi adierazi bezala (mp3), litekeena da auzokideek ostiralero kalera ateratzea babes gehiagoren bila, "Udalak hiritarren iritzia zein den jakin" dezan. Argazkian, auzokide batzuk bere sinadura ematen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun