Itzubaltzetako kultur etxea aldatzeko sinadura bilketari amaiera emango diote gaur

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ira. 16a, 16:30

Gaur iluntzeko 20:00etan, Getxoko Udalak Itzubaltzeta / Romoko kultur etxe berriaren egitasmoa berraztertu dezan eskatzeko sinadura bilketari amaiera jarriko diote herriko hainbat auzokidek. Auzotarrek 500 herritarren baino gehiagoren babesa jaso dute dagoeneko eta gaur kopurua hori handitzeko asmoa dute, "Udalak hiritarren iritzia zein den jakin" dezan. Sinadura bilketarekin batera, "Kultur etxea bai, etxe orratzik ez!" lelopeko elkarretaratzea burutuko dute. Biak ala biak Areetako Xake plazan izango dira, Gobela ibaia ondoan. Aurreko astean, kultur etxearen altuera txikitzeko, diseinua ingurura moldatzeko eta atzeko etxearekiko distantzia luzatzeko PP, Bildu eta PSE-EE udal oposizioko talde guztien babesa jaso zuten. Argazkian, auzokide batzuk bere sinadura ematen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun