Getxon etxe bat duela aitortu du Basagoitik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ira. 13a, 22:23

Antonio Basagoiti Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako PPren presidenteak bere ondasunen berri eman du gaur Twitter sare sozialaren bidez. "Agindutakoa zorra" dela iritzita, Basagoitik Abasagoiti bere profilean argitaratu du egun duen egoera ekonomikoa: "Badut: etxea Getxon, pisua irabazpidezko ondasun gisa eta hipotekarekin Bilbon, kontu korrontea 12.000 bat eurorekin, Gilera motorra eta Skoda autoa". Horretaz landa, politikara iritsi zeneko ondasunak ere publiko egin ditu nahi duenak alderatzeko: "Politikan sartu nintzen Getxoko etxea, 100.000 pezeta baino gutxiagoko kontu korrontea, Vespa motozikleta eta Fiat autorearekin". Susmo txarrak ekiditeko edo hainbat kontu ere argitu ditu: "Ez dut ezer jarri nire emazte, senide, lagun edo inoren izenean. Bilboko Udalean, banku batean, Lan Ministerioan eta Eusko Legebiltzarrean egin dut lan". Argazkian, Basagoiti Areetan pozik, Getxoko PPren mitin batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun