Cony Carranzak, El Salvadorreko soziologoak dinamizatutako tailerrak datorren urriaren 15ean hasiko dira. Zortzi saio iraungo dute eta aldizkako larunbatetan izango dira, 17:00etatik 20:00etara, Gizarte Zerbitzuek Algortako Urgull kalean duten egoitzan.
Izen-ematea udalerriko Herritarren Arretarako Bulegoetan egin ahal izango da. Argibide gehiagorako 944 660 151 telefono zenbakira dei daiteke eta, berritasun bezala, azalpenak emateko bilera egingo dute urriaren 1ean, larunbatean, arratsaldeko 6etan Emakumeentzako Jabekuntza Eskolako lokalean, Algortako Martikoena kaleko 16 zenbakian, osasun zentroaren ondoan. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da, aurretik eskatuz gero.