Aurkezpen ofiziala egingo du bihar Getxo rugby taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ira. 13a, 23:15

Getxo Artea rugby taldeak aurtengo denboraldirako aurkezpen ofiziala burutuko du bihar, asteazkena, arratsaldeko 6:30ean, Artea merkataritza guneko Kristal plazan. Klub hori-beltzak zabaldu duenez, denboraldia "ilusio eta erronkaz betea" izatea espero dute, gizonezkoen lehen taldeak Espainiako Ohorezko Mailara bueltatzea lortu ostean. Gauzak horrela, mutilak "kategorian finkatu eta sendotzea" saiatuko dira. Lehenengo partida ofiziala igande honetan izango dute, Sevillan, Cajasol Ciencias taldearen aurka. Beranduago hasiko dira Ohorezko Mailan ere dauden emakumezkoek. Neskek urriaren 23an abiatuko dute denboraldia etxean, Faduran, Complutense Cisneros taldearen kontra. Argazkian, emakumeen taldea Espainiako Erreginaren Koparen finala irabazi zutenean, 2008an.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun