Irabazlea badauka Eztabaidak zozketatutako otzarak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ira. 15a, 01:06

Hiru urtez Algortako Amezti kalean egon ostean, tokiz aldatuko dute Eztabaida Gunea. Euskal Herria kaleko lehendabiziko lokala uztea "apustu arriskugarria" izan zela adierazi dute bertokoek: "Halandabe aurrera egin dugu. Ikuspuntu antikapitalista batetik, tinko gabiz bidea eraikitzen", gaineratu dutenez. Hain zuzen ere, Algortako Villamonte plazan zabalduko dute egoitza berria hilaren amaieran. Horrenbestez, Lurralde Zati Planaren kontrako kanpaldian zozketatutako otzara jasotzeko bertara hurbildu beharko da irabazlea; egunotan lokala atontzen dabiltza eta. 301 zenbakia daukan lagunak produktu ekologiko eta Eztabaidako material sorta ederra eramango du. Hori agertuko ez balitz 393 zenbakia duenak irabaziko luke saskia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun