Arantza Zulueta abokatua eta Lemoizko bizilaguna aske utzi zuen atzo Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Salak, 60.000 euroko berme pean.
Berria.info-k zabaldu duenez, Aretoak atzera bota du Fernando Grande-Marlaskak
uztailaren 13an Zulueta atxilotu eta espetxeratzeko hartutako erabakia. Zulueta Hernanin atxilotu zuen Guardia Zibilak, ETArekin zerikusia izatea egotzita. Aurretik ere,
2010eko apirilaren 14an, atxilotu zuten euskal preso politikoen abokatuen eta senideen aurkako sarekadan, Saioa Agirre eta Erramun Landarekin batera, eta
abenduaren 2an aske utzi zuten, baldintzapean, orain bezala, 60.000 euroko bermea jarri ostean. Izan ere, Zulueta ustezko delitu beragatik birritan atxilotzea leporatu dio Grande-Marlaskari Zigor Salak. Bilboko magistratuak abenduan aske utzi ostean, abokatua berriro galdekatu eta aske utzi zuen martxoan. Uztailan, baina, lemoiztarraren egoera aldatu zela adierazi zela iritzi zion Marlaskak. Argazkian, Zulueta 2010eko apirilaren 14an, atxilotu zuten gauean / cc-by-sa
Askatu.org.