Kutxa Bank-erako adostu den integrazio prozesuak bankarizazioa dakarrela salatu du Aralarrek. Hala, "bankarizazioaren alde ilunenak ekiditeko konpromiso irmoagoak" behar direla azpimarratu du. Banku negozioaren profesionalizazioak Kutxa Bank-en helburu eta estrategia logika konpetitibo hutsetik bideratzea ekarriko du, eta hori konpentsatzeko prebentzio mekanismoak oso ahulak direla uste du Aralarrek, "borondate hutsaren eremuan geratzen direnak, alegia".
Obra sozialari eustea eta kapital sozialararen ordezkaritza eta kontrolari eustea, espreski baldintzatzen zaio normatibek, bestelako organoek edota Administrazioek agintzen dutenaren baitan baldintzatua geratuko dela. Bermerik gabe geratzen da, beraz, batari zein bestea indarrean mantendu ahal izatea.
Horrez gain, Kutxa Bank-eko gobernu organoa "profesionalizatu" egiten dela uste du Aralarrek, eta horrekin, "bere gaineko kontrol publikoa eta soziala ezereztatu".
Bankarizazioa legeak behartzen duen arren, beste alternatiba batzuk egon badaudela nabarmendu nahi du Aralarrek: kreditu kooperatiba, banka etikoa... "Gainera, egon badaudela onartzen dute, aztertu dituztela esaten baitute". Zentzu horretan, eztabaida alternatiba gabezira eraman dutela salatu du Aralarrek.