Komeni da gogoratzea, ordea, mendi horrek izena baduela, antzinatik. Hain zuzen ere, Ganguren deitzen da, eta punturik gorena, alegia "el Alto de", Ganguren Gane da (bizkaieraz, "gane"= "gain").
Horrelako barrabaskeria batzuk artezten lan apur bat egin beharra dago. Hasteko, gure aldundiek eta udalek, bide seinaleetan eta mapetan; ondoren, gure hedabideek (irrati-telebistak, egunkari-aldizkariak).
Gipuzkoan ere, besteak beste, bada barrabaskeria bat deigarria: Deskargako Portua. K letrarekin euskaldunagoa emango du, baina izatez txurro ederra da, De Azkarraga izena baitago azpian. Alegia, Azkarragako Gaina.
Barrabaskeria horiek arduradunen gogo apur batekin konpontzeko modukoak dira.
Joseba Butron euskaltzain eta irakasle algortarrak gaur "Gara" egunkarian argitaratutako artikulua
[©