Areeta, Gorliz eta Plentziako hondartzetan kontuz bainatzea gomendatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ira. 16a, 11:55

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak "kontuz bainatzea" aholkatu die Areeta, Plentzia eta Gorlizko hondartzetako erabiltzaileei, uretan aldi laburrak eginez eta ostean ur edangarriarekin dutxa hartuz. Izan ere, atzo kaleratutako Bizkaiko Hondartzen Kontrol Sanitariorako Programaren aurtengo 16. azterketan hiru hondartza horietako bainuko uraren kalitatea "nahikoa" zela antzeman zuten, eskualdeko beste hareatza guztietan "bikaina" den bitartean. Gainera, Areetan, Plentzian eta Gorlizen hondartzen egoera sanitarioak "hobegarriak" direla azaldu dute Osasun Saileko ikerlariek. Eskualdeko beste hareatzen egoera "ona" da eta bainua eragozpenik gabe eman daiteke. Argazkian, Gorlizko hondartza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun