Bertoko Ondarreta Ondarreta abesbatzak emango dio hasiera jaialdiari, habaneren eta itsas kantuen errepertorio zabala erakutsita. Taldearen jarduera 1975. urtean hasi zen eta genero guztiak jorratzen dituen errepertorioa eratu du. Abesbatzak honako artista hauekin aritu da elkarlanean: Yoko Watanabe, Cornelio Murgu, José Antonio Urdiain, Andreas Nack, Raquel Pierotti, John Rawnsley, Paat Buurchuladze eta Michael Chance, besteak beste. Halaber, hainbat orkestrekin ere jardun da. Horien artean Bilboko eta Euskadiko orkestra sinfonikoak, Pomeraniako Orkestra Filarmonikoa eta Cracoviako Irrati Telebista Nazionaleko Orkestrarekin aipatu behar dira.
25. urteurrena
Bestalde, Vallaparadis taldea 1986an sortu zen. Horren errepertorio zabalaren barruan era tradizionalean interpretatzen den herri-habanera zaharra zein egungo habanera daude, vals alaiak, sardana, tabernako kantak eta itsas-abestia ahaztu gabe.
Amaitzeko, azken jardunaldian, Valladolideko Habana Clam taldea ariko da Getxon. Hirukotea sortu zenetik, Gaztelako habanera izan da bere lanaren ardatz nagusia. Hala ere, beste estiloak ez ditu atzean utzi: herri habanerak, egile-habanerak eta taldeko kideak idatzitako habanerak ere. Musika mota honen ortodoxia errespetatu du taldeak, baina aldi berean, habaneren bertsio eta moldaketa propioak ere egin ditu. Generoaren inguruko ikuspegi berezi horretatik sortu da taldearen egungo ikuskizuna, "La habanera a nuestra manera". Horretan, "barneko habanera" da erabateko protagonista.
Itsas Azoka
Kontzertuez gain, aurten bisitariek Itsas Azokaz gozatzeko aukera izango dute. Besteak beste, Areetako Xake plazan itsaskiak, bakailaoa eta kontserbak erosi ahal izango dira. Azokaren ordutegia honako hau izango da: 17:00etatik 22:00etara.