Igandera arte dago Erandion eta Leioan kaleko musikaz gozatzea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ira. 17a, 00:37

Jatorri eta herrialde oso ezberdinetatik heldutako hamabi musika bandak eta ehun musikari baino gehiagok entzungai dira asteburu honetan Erandio eta Leioan. Izan ere, Basauri, Sestao eta Ermuarekin batera udal horiek antolatu duten Musikale jaialdiaren XI. edizioan, Muthiko Alaiak fanfarrea da Euskal Herriko ordezkaritza bakarra. Herrialde Katalanetatik Brincadeira, Sedajazz eta New Orleans Pussycats dira etorritakoak. Galiziatik, ordea, La Magnifique Bande Dos Homes Sen Medo-k zabalduko ditu bere doinuak. Espainiatik etorriko dira talde gehien, El Cuarteto Maravilla, La Parrus Dixie Band eta Mastretta bandei Millon Dollar Mercedes Band gehitzen badiegu. Taldekideak Madrilen bizi arren, Balkanetakoak dira, jatorriz. Frantziako ordezkaritza The Brassmatics taldeak jarriko du. Erresuma Batutik The Grafitti Classics ailegatuko da, doinu gozoz. Azkenik, Samba Pa´Ti banda izango da bidaiarik luzeena egin duena hona etortzeko, Brasildik, hain zuzen ere. Bihar eta etzi, Altzagan, Astrabuduan, Leioako herrigunean eta Ondizen izango dira emanaldi ibiltariak. Argazkian, Brincadeira taldea / © Brincadeira.

Bihar eta etziko egitaraua

Larunbata, irailak 17

• 12:30ean, Astrabuduan (Josu Murueta plaza / Lurberri / Trabudu plaza / Mendiguren plaza): Sedajazz, New Orleans Pussycats eta Samba Pa´Ti.

• 12:30ean, Leioan: The Grafitti Classics, Millon Dollar Mercedes Band eta La Magnifique Bande Dos Homes Sen Medo.

• 19:30ean, Altzagan (Irailaren 23a plaza / Jado / Obieta / Metro): Mastretta, La Parrus Dixie Band eta Brincadeira.

• 12:30ean, Leioan: The Brassmatics, The Brassmatics eta Muthiko Alaiak.

Igandea, irailak 18

• 12:30ean, Astrabuduan (Josu Murueta plaza / Lurberri / Trabudu plaza / Mendiguren plaza): The Grafitti Classics, Millon Dollar Mercedes Band eta La Magnifique Bande Dos Homes Sen Medo.

• 12:30ean, Ondizen: Sedajazz, New Orleans Pussycats eta Samba Pa´Ti.

Jaialdiaren liburuxka

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun