Pertsona bi eraman behar izan zituzten Gurutzetako ospitalera pasa den larunbatean, Erandion izandako auto-istripua dela eta.
"Que! Nervion egunkariak" zabaldu duenez, istripua arratsaldeko 3ak baino lehen jazo zen Bi-738 errepidean, Erandioko udalerrian. Bertan, 26 urteko emakumezkoa eta 34 urteko gizonezkoa zauritu ziren eta Gurutzetako ospitalera eraman zituzten osasun arreta har zezaten. Errepidea ordu batez itxi behar zuten Getxorako noranzkoan. Halere, ez da hori Erandiok azkenaldian pairatu duen istripu bakarra. Pasa den asteazkenean, 8:45ak aldera, lau autoen arteko talka izan zen Bi-637 errepidean, Kukularra inguruan. Istripu ikusgarria izan arren, zauritu bakarra suertatu zen. Nahiz eta zauri arinak izan gizonezkoa Gurutzetara eraman zuten. Bost kilometrotako auto ilarak sortu ziren ordu batez ingurua garbitzen amaitu arte. Argazkian, Ertzaintzaren trafiko kontrol bat, artxiboko irudian / cc-by
Irekia.net.