Besteak beste, Joseba Markaida Berangoko PSE-EEren zinegotziaren etxearen aurkako eraso bat planifikatu izana leporatzen diete gazteei. Auziperatuek, Eleak mugimenduak, Gazte 1+ Ez! plataformak eta AAMk behin eta berriro salatu dute auzia politikoa dela eta "inkomunikazio aldian torturen bidez eragindako autoinkulpazioetan oinarritzen" dela. Gaur, bihar eta etzi gazteei elkartasuna adierazteko eta auzia salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte Algortako Telletxe plazan, 20:00etan. Ostiralean, ordea, manifestazioa izango da leku beretik 19:30ean.
Fiskalaren eskaerak, hainbat komunikabideren arabera
• 13 urte eta 11 hilabete: Mikel de Gregorio, Josu Rodriguez.
• 9 urte: Aner Mimenza.
• 7 urte eta 120.000 euro: Jon Rosales.
• 7 urte: Zigor Goikoetxea.
• Zabaltzeke: Joseba Elorriaga, Mikel Rekarte, Lander Labajo, Txomin Gezuraga, Batxi Galdiz eta Gorka Oribe.