Getxoko Udalak maskulinitatearen identitateei buruz gogoeta egiteko espainolezko tailerra antolatu du, "Repensando la masculinidad" (Maskulinitatea birpentsatzen) izenekoa. Bertan, nola sortzen diren, zer ekartzen duten eta zer nolako ondorioak dituzten aztertzeko aukera egongo da, besteak beste. Aipatu ekimena gizonezkoei zuzenduta dago eta, antolatzaileek adierazi dutenez, "egungo maskulinitate ereduei buruzko hausnarketa egiteko gunea eskaini nahi du, gizartean dauden gizon izateko erak, beste pertsonekin dituzten harremanak eta eguneroko bizimoduaren beste aspektu batzuk aztertzeko". Tailerra doakoa izango dira eta bi orduko sei saio izango ditu, asteazkenetan, 19:00etatik 21:00etara. Hala ere, arduradunek jakinarazi dutenez, ordutegia taldearen beharren arabera egokitu ahal izango da. Argazkian, agure bat kartel feminista bati begira Erandion.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!