Rozio Luzes: "Pupuk eta Lorek Getxo ezagutu dute"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ira. 19a, 21:19

[cc-by-sa Rozio Luzes - Egizu.org] Kaixo, irrien lagunak! Joan den asteazkena ez dugu erraz ahaztuko, ez. Pupu eta Lore etxean izan ditugu, Marikalanbre, Lagun, Largabista… denekin gozatu dugu. Lan handia dago honelako ekimen bat aurrera ateratzeko, gure eskerrik beroenak honetan aritu zareten guztioi! Bizarra Lepoaneko lagunek "Eskerrik asko" mezua idatzi dute hemen. Baina, lanaren ostean dator saria, eta Porrotxek sekreturen bat kontatu digu prestatzen ari diren ikuskizun berriaren inguruan, gu isildu egingo gara, bakarrik esango dizuegu itxura itzela daukala! Eta benetan onena izan da Getxoko umeen aurpegiak ikustea, pozarren saltoka eta dantzan, horixe, irrien lagun guztioi eskerrik asko, eta segi horrela, beti bezain irrifartsu! Argazkian, Pupu, Garazi eta Lore / cc-by Egizu.

"Ongi etorri, Pupu eta Lore" ikuskizuna argazkitan (cc-by Egizu)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun