Euskal gehiengo sindikalak deituta, 50 bat lagunek "Epai politikorik ez, eskubide guztiak guztiontzat" lelopeko elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Neguriko epaitegien aurrean. Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdea bere baitan hartu dituen protestan "berriro exijitzen dugu Bateragune auzian epaitu eta zigortu dituztenak berehala eta baldintzarik gabe aska ditzatela. Garatu izan duten jarduera politikoa ezin da, inondik ere, sistema demokratiko batean inor espetxeratzeko arrazoia izan", esan dute ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiruko ordezkariek. Bestalde,
ostegunerako eta larunbaterako mobilizazioak deitu dituzte LAB, EILAS, Hiru, EHNE, ESK, EA, Alternatiba, ezker abertzalea, Aralar, Lokarri eta hainbat eragilek. Ostegunean, lurralde elkarretaratzea izango da Bilboko Arriaga plazan, 19:30ean. Larunbatean Bilbon ere izango da nazio manifestazioa. Argazkian, Bilboko plaza eliptikoan gaur goizean ere egindako elkarretaratzea / cc-by-sa
LAB.