Auziperatuen iritzia, ordea, haratago joan zen, polizien lekukotasunetan frogen ordez "ikuspegi politiko edo kriminalizatzeko" asmoa egon zela esanez. "Oso barregarritzat" ere jo zituzten. Halere, AAMk irakurketak tentuz egitera deitu zien (mp3) atzo gazteekin elkartasunez Algortan bildutako 160 bat auzokideei, "Espainiako auzitegietan barregarria egiten zaiguna askotan gero zer ondorioak ekartzen dituen" gogoratuta. Gaur eta bihar elkarretaratzeak izango dira Algortako Telletxe plazan, 20:00etan. Ostiralerako, berriz, manifestazioa deitu du Eleak mugimenduak, 19:30ean.
Atzoko elkarretaratzea argazkitan