Mgc Mendebaldeko Belfasteko musikari eta kantautorea, irlandar hizkuntzaren alde borrokalari sutsua. Breag musika taldearen bidez hizkuntza zeltikoaren aldeko apustua eginda dauka besteak beste, reggae eta ska doinuekin bat eginda. Morgan, berriz, Mendebaldeko Belfasten hazi eta hezitako musikaria da, egunerokotasunean bizi izan ditu gatazkaren nondik norakoak, izan ere, bere familiaren etxea egungo bake prozesuko horma baten ondoan kokatzen da. Banjoa, gitarra eta baxua menderatzen dituen emakume horrek Belfasteko hiru taldeetan jotzen du, Tin Pot da hiruretako bat
Igande beroak
Bestalde, ikasturte berriaren hasierarekin batera, domeka beroak bueltatu dira Sopelako Sekeko gaztetxera. Gauzak horrela, igande guztietan, 18:30etik aurrera etxe okupatua zabalik egongo da eta, 20:00etatik 22:30era, hanburgesa eta bokata ederrez gozatzeko aukera egongo da. Aurten gainera, arduradunek jakinarazi dutenez, hanburgesa begetarianoez gain, veganoak ere egongo dira aukeran.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.