Baltzak musika taldea nagusitu da Guaitorock Maketa Lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ira. 20a, 20:15

Joan den larunbatean, hilak 17, Guaitorock 2011 Maketa Lehiaketaren finala jokatu zuten Getxoko Txorimalo gaztetxean. Uda osoan zehar hainbat proba egin eta hamarnaka musika talde elkarrekin lehiatu ostean, Ertz, Urban, Baltzak, Kilauea eta Psyko izan ziren finalistak. Musika saioa arratsaldeko 6etan hasi eta, talde bakoitzak 45 minutuz jardun ostean, tokira bertaratutako neska-mutilek gogokoenari botoa eman behar izan zioten irabazlea aukeratzeko. Gauzak horrela, Baltzak tokiko boskoteak irabazi zuen aurtengo Guaitorock lehiaketa. Hortaz, Judas (baxua), Endika (bateria), Koko (gitarra), Peio (gitarra) eta Landerrek (ahotsa) Urdulizko Tio Pete estudioetan maketa grabatu ahal izango dute. Bere aldetik, Txorimalo, Kukutza eta Itzubaltzeta gaztetxeek zein Sentinel aretoak eta Tio Petek emandako laguntza eskertu dute Guaitorockeko antolatzaileek. Era berean, erakunde publikoen babes falta salatu dute. Argazkian, Baltzak / © Baltzak.

Baltzak Ondarroan (© Baltzak)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun