Getxoko Udalak datorren urteko Espainiako Biran etapa bat eros dezan eskatu du gaur bertako alderdi popularrak. Marisa Arrue bozeramaile popularrak gogoratu duenez, PP eta PSE-EEri esker, "2009an mozioa onartu arren, alkateak ez zuen etaparen helmuga eta irteera eskatu. Ez dugu gure udalerria sustatzeko aukera handi hori berriro galdu nahi". Arrueren ustez, "merkataritza eta turismoa sustatzeko aparteko aukera" da atzerriko txirrindularitza proba hori Getxo udalerrira ekartzea. Arruek hilaren 27an burutuko den hurrengo Udalbatzara eramango du bere eskaria, baina nekez pentsa daiteke onartuta irtengo denik, EAJk eta BIlduk gehiengoa baitute. Gainera, ezustekoren bat gertatuz gero eta mozioa onartuta suertatuko balitz, Udal Gobernuaren eta Udal Idazkaritzaren iritziz adierazpen balorea izango luke. Horrela jo zuten 2009an onartutako mozioarekin. Argazkian, Marisa Arrue.