Zuzeneko bideo emisioa Kukutzatik
Live streaming by Ustream
Kukutzaren komunikatua
Gaur, goizeko 5:30ak aldera polizia etorri da Errekaldera, Kukutza III botatzeko bidea emango duen desalojoari ekiteko prest. Hurbildu diren auzokideen aurka bortizki jokatuz gomazko pilotak jaurtiz eta porrazoak emanez alde guztietatik. Kukutzako abokatuaren aurka ere jo dutelarik eta zauritu batzuk ere eragin dituztelarik. Egun luzea espero dogu izatea, momentuz barruan jende pila bat dago barruan eta oso animoso.
Ekintza polizial honen bidez azken hilabete hauetan gure proiektua arriskuan jarri duten mehatxuak bete dira. Proiektu honen bidez, abandonatuta zegoen fabrika, amets fabrika bihurtu da, eta, azken urte hauetan era parte hartzaile, herrikoi eta sortzailean kudeatu da. Auzo baten interesak eta Kukutza diren milaka erabiltzaileen interesak irabazi ordez, espekulatzaileen interesek irabazi dute.
Gaztetxearen historian zehar, eta azken hilabete hauetan, argudiatu eta erakutsi dugun moduan, Kukutzak beti utzi du agerian anitza eta irekia den herri-partehartzearen eredua da. Inklusiboa eta desberdina den jendarte eredu honek ezarritako instituzio eredua kolokan jartzen du. Kukutza, Errekaldeko kultur mailako indar alternatiboa izanik, agerian utzi du eredu kapitalista neoliberala herritarren eskubide eta beharrak urratsen dituela, sormen eta giza potentziala ukatuz eta mugatuz.
Etengabeko gure ahalegin eta lanaren bidez, herritarrok daukagun autogestio gaitasunaren eredu izan gara, besteak beste, kalitatezko aisi alternatiboa eta berdintasunean oinarritutako harremanak sortuz.
Gure alde dauden milaka pertsonen ahotsa, baita Errekalde, Bizkaia, Euskal Herria eta nazioarteko taldeen ahotsa errespetatu ez dutenak gure proeiktua desalojatzen eta derribatzen saiatzen ari dira oraintxe bertan-
Azken hilabete hauetan Kukutza IIIren aldeko mugimenduak eztanda egin behar du bidegabekeria honi aurre egiteko. Ez gara geldirik egongo gure etxea suntsitzen duten bitartean.
Argi gera dadila hemendik aurrera Kukutza IIIn eta Errekalden gertatuko den guztiaren ardura CABISA SA, Bilboko Udala eta Eusko Jaurlaritzako Barne Sailaren ardura izango dela. Negoziatzeko prest egon gara hasieratik, gure ekimenak Errekalde auzoaren babesa izan duela hasiera batetik ahaztu barik. Hala ere, hau izan da euren erantzuna, erantzun gorra, mutua eta bortitza. Alde hemendik!!!
Errekaldek Kukutza maite du, Bilbok be Kukuktza maite du, horregatik ez dira pasako