Bilboko Errekaldeko
Kukutza III gaztetxeko teilatua hartuta, zentro sozial osoa mendean hartu du Ertzaintzak. Eraikinaren sarrerak hormatzeari ekin diote eta
Berria.info-k zabaldu duenez, epaileak bihar arte bertan behera utzi du eraikina botatzeko agindua, auzokide elkartearen errekurtsoa aintzat hartuta.
Goizeko 5ak aldera abiatutako operazioan, tanketak, helikopteroak, furgonetak, ehunaka poliziak, ke boteak, pilotak eta eskopetak erabili ditu Ertzaintzak. Hainbat iturrien arabera, 36 zauritu izan dira Polizia Kukutza barruan zein kanpoan zeuden gazteen eta auzokideen aurka oldartzearen eraginez. Gazte bati aurpegira pilota bat bota dio Ertzaintzak gaztetxearen barruan. Bestalde, gutxienez 25 lagun atxilotu dituzte eta teilatuan zeuden bi dozena erretenituta daude oraindik,
ertzainek eskopetekin mehatxatu dituzteneko argazkia Interneten munduari bira eman duela. Era berean, kazetari bat eta Kukutzako abokatua ere erretenitu ditu EAEko Poliziak. Arratsaldean, manifestazioa deitu dute Ametzola plazatik, 17:00etan. Argibide gehiagorako,
Argia.com,
Berria.info eta
Bilboko Branka. Argazkian, Ertzaintzaren tanketa gaztetxeko ate nagusia apurtzen, goizean / © Bilboko Branka.