Gaztehgam-ek adierazi nahi du ordea disidentzia sexuala eta disidentzia soziopolitikoaren haziak
ereiten jarraitu beharra dagoela sistema basati honek inposatutako zuri eta beltzeko mundu
kontrolatuaren gainetik. Gure apustua, beste behin ere, instituzioen, politikoen eta beraien mertzenario polizialen gainetik igarotzearen aldeko apustua da. Horretarako ez dugu ez baimenik ez inoren ez ezeren oniritzirik behar. Gure maitatzeko, bizitzeko eta pentsatzeko erak euren bizi sistema zalantzan jartzen du, Kukutza III gaztetxea euren jendarte eredua zalantzan jartzen duen antzera.
Azkenik, zera adierazi nahi dugu:
1. Gaztehgam-ek Kukutza behar du.
2. Gure elkartasuna elarazi nahi dugu desalojo basati horretan atxilotuak izan diren kideekin eta beraien askatasuna eskatzen dugu.
3. Rodolfo Ares eta Ertzaintzak eragindako sarraskiaren inguruko azalpenak eta barkamenak entzun nahi ditugu. Erasorik ez erantzunik gabe!
4. Deitutako mobilizazioetan parte hartzera deitzen dugu disidentzia sexualari.
Gaztehgam-ek hurrengo egunetan izango dituen agerraldi guztietan (lehenengoa gaur, irailak 21, Donostian) Kukutzaren aldeko mezua eta desalojoaren salaketa zabaltzeko hautua hartzen du, Errekaldeko Gaztetxea bezalako eremu propio eta askeak defendatzearen beharra luzatuko dugu nonahi.
Euskal Herriko Gazteria Sexu Askapenerako Mugimendua (Gaztehgam)