Bihar hasiko dira Areetako jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ira. 22a, 16:31

Bihar, ostiralarekin, abiatuko dira Areetako jaiak, Mesedeetako Amaren omenezkoak. Horrenbestez, bihar, aitona-amonek emango diete hasiera ekitaldiei, bihar, 13:00etan, Eskoletako plazan izango duten luncharekin. Hasiera "ofiziala", berriz, 17:30ean egingo dute, azken bi edizioak irabazi dituen Lotsagabeak gazte koadrilak txupina bota eta pregoia irakurriko duela. Arratsaldean zehar, txistulariak, buruhandiak eta koadrilen probak bata bestearen atzean joango dira. 23:00etatik aurrera, berriz, Trikizio taldeak eskainiko du kontzertua. Areetako Mesedeetako Amaren jaietako ohiko ekitaldiez (hareaz eginiko irudien lehiaketa Erika Pedrosaren omenez, barraskilo lapiko eta paella lehiaketak...) aparte, aurten ere egingo dute orain bi urte abiatutako xake topaketa; larunbatean, 16:30ean. Bitartean, Areetako tabernek ordu bat beranduago itxi ahal izango dute. Argazkian, Trikizio taldeak joko du ostiralean Areetako jaietan / cc-by-nc Bartzelonako Euskal Etxea.

Areetako jaietako egitaraua

Irailak 23, ostirala

• 13:00etan, hirugarren adineko lagunentzako luncha, Eskoletako plazan.
• 17:30ean, txupinazoa eta pregoia "Lotsagabeak" koadrilaren esku, aurreko urteko irabazlea, Eskolen plazan.
• 18:00etan, koadrilen kalejira txistulari, buruhandi eta kale animazioarekin Eskolen plazatik hasita.
• 18:45ean, nagusien eta txikien koadrilen lehenengo probak Adiskidetasun plazan.
• 20:30ean, kontzertua Eskolen plazan: Euskal kantuzaleen elkartea.
• 21:00etan, adin guztientzako berbena Adiskidetasun plazan, gure lagun Manu Urzayren esku.
• 22:30ean, erromeria Trikizio taldearekin, Eskolen plazan.

Irailak 24, larunbata

• 11:00etan, txikientzat tailerrak Adiskidetasun kalean (baliozko proba eta derrigorrezkoa haur koadrilentzat).
• 12:00etan, herri kirolen erakusketa, Bizkaiko zubiko plazan.
• 13:00etan, Berantzagi eta Zasi Eskola dantza taldeen emanaldia Adiskidetasun kalean.
• 13:30ean, Ondar Irudien VIII Erika Pedrosa memoriala Areetako hondartzan (balizko froga eta derrigorrezkoa koadrilentzat).
• 16:00etan, X mus txapelketa Adiskidetasun kalean.
• 16:00etan, puzgarriak Bizkaiko zubiaren plazan.
• 16:30ean, III Xake topaketa Eskolen plazan.
• 17:00etan, Minicowboy. Haur koadrilak zezena hartzera ahal duten tokitik (balizko proba eta derrigorrezkoa) Bizkaiko zubiaren plazan.
• 17:00etan, VII itsasontzi txapelketa Areetako hondartzan (balizko proba eta derrigorrezkoa nagusien koadrilentzat).
• 17:45ean, Cowboy. Zezen mekanikoa. (balizko proba eta derrigorrezkoa nagusien koadrilentzat) Bizkaiko zubiaren plazan.
• 18:00etan, talo tailerra txikientzat. Eskolen plazan.
• 21:30ean, berbena Adiskidetasun kalean.
• 22:30etan, erromeria Eskoletako plazan Triki Ta Ke taldearekin.

Irailak 25, igandea

• 10:00etan, XV barraskilo kazola sukaldaritza txapelketa Adiskidetasun kaleko tabernetan.
• 10:30ean, I Bizkaiko zubiko Herri lasterketa.
• 11:30ean, IX barraskilo dastatze handia Pablo Urzay jatetxearen esku, Adiskidetasun kalean.
• 12:00: Oliver magoa Eskolen plazan.
• 12:30: XIV paella txapelketa Eskolen plazan parte hartze nahi duen guztiarentzat (derrigorrezkoa eta balizkoa koadrila guztientzat).
• 13:00etan, IV igel txapelketa handia La Reja tabernan (izen ematea tabernan)
• 13:00etan, III Globoflexia erakusketa Eskolen plazan.
• 14:30ean, Sing Star Eskolen kalean guztientzat (balizko proba eta derrigorrezkoa koadrila guztientzat).
• 17:30ean, playback koadrila guztien esku Eskolen plazan (balizko proba eta derrigorrezkoa koadrila guztientzat).
• 19:00etan, barraskilo txapelketako sarien banaketa Adiskidetasun kalean.
• 20:00etan, berbena Adiskidetasun kalean.
• 20:30ean, sari banaketa Eskolen plazan.
• 24:00etan, txosnaren itxiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun