Egitaraua:
Ostirala, hilak 23
• 21:00-21:40: Peter Abels.
• 22:00-22:40: FCM.
• 23:00-23:40: Surf Is Dead.
• 0:00-0:40: El Niño Katana.
• 1:00-1:40: Bolkete.
• 2:00-bukatu arte: Shinova.
Larunbata, hilak 24
• 18:00-19:00: Expression Session Surf.
• 21:00-21:40: Suave K Bulkamos.
• 22:00-22:40: White Bull.
• 23:00-23:40: YoYo Am Entumeceited.
• 0:00-0:40: Thream.
• 1:00-1:40: The Hysteria.
• 2:00-bukatu arte: Tormenta DS.
Shinova taldearen "El ermitaño" bideoklipa (© Shinova)
Bihar eta etzi, ostiral eta larunbat hauetan, Inkestas Rock Festibal jaialdia egingo dute Sopelako Atxibiribil hondartzan. Hitzordua iluntzeko 9etan jarri dute ostiralean eta arratsaldeko 6etan larunbatean. Aipatu musika jaialdia duela urte batzuk sortu zen Sopela eta Uribe Kostako gazte guztiei rock musika eskaintza eman ahal izateko eta, horrekin batera, eskualdeko taldeei probaleku bat eskaintzeko. Hasiera batean egitasmo xume bat izan bazen ere, pixkanaka-pixkanaka indartzen hasi da antolatzen duten neska-mutilen lanari esker. Argazkian, Tranxilium Trio taldea iazko rock jaialdian / © Inkestas Rock Festibala.