UK Martxaren abestia
Kendu digute askatasuna
Kendu dizkigute ondotik lagunak
Kendu nahi digute zilegitasuna.
Baina ez dizkigute kendu
Gogoa, adorea, irrifarra
Ez digute kendu indarra!
Uribe kostan barrena
oinez doa trena
Eskualdea suntsitu baino
biziberrituko duena.
Bost axola zaigu
maite ez gaituztenen iritzia
gure ametsekiko bakarrik
dugu obedientzia
nahi dugu eta lortuko dugu
Independentzia!
Abiapuntua Plentzia
helmuga Sopela
gure lemak argi dioen bezela
Gazte botereaz, independentzia!
Eskualdeko gazte independentistak urriaren 22rako, larunbata, prestatzen dabiltza aurtengo Uribe Kostako Martxa. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 7. edizio honetan Plentziatik Sopelaraino izango da ibilbidea, egun bakar batean egingo dena. Era berean, jendeari informazioa errazago bidaltzeko asmoz Facebook sare sozialean orrialde bat sortu dute. Aipatu profilak "