Bertan behera utzi dute Sopelako jai irlandarra

Biharko Sopelako Sekeko gaztetxean ospatzekoa zen jai irlandarra ez da azkenean burutuko, Gazte Asanblada Sopeloztarrak (GAS) jakinarazi duenez. Jaialdia arratsaldeko 6etan ospatzekoa zen eta, besteak beste, Tommy Gorman-en "Okupatutako 6 konderrien egoera soziopolitikoa eta bake prozesuaren gorabeherak" hitzaldia eta Belfastetik propio etorritako Caoimhin Mgc eta Sharon Morgan-en kontzertua hartzekoa zen. Antolatzaileek ez dituzte argitu ekimena bertan behera uzteko arrazoiak ezta aurrerago egingo den. Bitartean, "domeka beroak" ekimenarekin aurrera jarraituko dute. Izan ere, ikasturte berriaren hasierarekin batera, domeka beroak bueltatu dira Sopelako Sekeko gaztetxera. Gauzak horrela, igande guztietan, 18:30etik aurrera etxe okupatua zabalik egongo da eta, 20:00etatik 22:30era, hanburgesa eta bokata ederrez gozatzeko aukera egongo da. Aurten gainera, arduradunek jakinarazi dutenez, hanburgesa begetarianoez gain, veganoak ere egongo dira aukeran.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun