Eusko Jaurlaritzako
Herrizaingo Sailak abisu horia ezarri du gaur eta bihar artean iragarritako euri jasak direla eta. Izan ere,
Euskalmet Meteorologia Agentziaren arabera datozen orduetan euria gogotik bota ahal izango du eta Kantauri isurialdeko zenbait tokitan 15 litro metro koadroko pila daitezke. Gaur arratsaldeko 18:00etatik biharko goizeko 9etara arte espero dituzte balizko euri jasa bortitzenak. Gaur, esaterako, arratsaldean bero-hodeiak ugarituko dira eta zaparrada trumoitsu txiki-ertainak botatzeko probabilitatea handia da. "Zaparrada trumoitsu handiak botatzeko probabilitatea", berriz, "txikia" da, Euskalmetek onartu duenez. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, hego-ekialdekoa barnealdean eta eki/ipar-ekialdekoa kostaldean. Tenperatura maximoak nabarmen igoko dira. Euskalmeten arabera, arriskua neurritsua izango da aktibitate zehatz batzuentzat. Argibide gehiagorako, kontsultatu
UKBERRI.NETeko eguraldi zerbitzua.