Epaileak Kukutza botatzeko baimena eman du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ira. 23a, 15:11

Epaileak Cabisa enpresa eta Bilboko Udalaren argudioei kasu egin eta baimena eman du Bilboko Errekalde auzoko Kukutza III gaztetxea botatzeko. Kukutzako Asanbladak bi deialdi egin dizkie auzokide eta sostengu emaileei. Lehenengoan, ahalik eta lasterren gaztetxera hurbil daitezela eskatu die. Bigarrenean, 20:00etan Errekalden manifestazioa izango dela gogoratu dute. Epaileak bertan behera utzi du beraz, Errekaldeberriz auzo elkarteak eraikina eraistearen aurka jarritako helegitea. Horren arabera, eraikinaren jabea den Cabisa enpresari, 2004an iraungi zitzaion Kukutza dagoen lurretan eraikitzeko epea, Bilboko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) arabera. Bitartean, gaur Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartearen arabera, Kukutza gaztetxearen eraikina udal-plangintzak babestea aurreikusten dituen eraikinen artean jasota dago. Era berean, Kukutzaz txosten bat osatzen ari dela zabaldu du Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak. Argazkian, epaitegietan Kukutzaren inguruko bista egiten zen bitartean, Ertzaintza beste behin ere oldartu zen jendearen aurka, hainbat zauritu eraginez / © Bilboko Branka.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun