Bi urte geroago bigarren lana argitaratu zuten, "We Are Standard", hori ere Mushroom Pillow disko etxearekin. Disko horrei MTV Awards-en Espainiako Talderik Onenaren saria eman zioten. Ondoren, nazioarteko bira luzea hasi zuten.
Iaz, zuzeneko emanaldiei eutsi zieten, eta remix disko bat egin zuten, "The Golden League" izenekoa, hainbat artistaren parte-hartzearekin, hala nola John Talabot, CFCF, David E. Sugar edo In Flagranti. Gainera, diskoa Erresuma Batuan argitaratu zuten.
Gaur egun UFIk (Unión Fonografica Independiente) antolatutako Musika Independientearen 3. Sarien finalera heldu diren taldeetako bat da, Zuzeneko Onenaren kategorian. "Hedonismoa, ongi pasatzea eta bat egitea: horra zer den We Are Standard", diote taldekideek.