Gizon bat atxilotu dute Erandion bikotekidea erasotu duelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ira. 23a, 20:36
Ertzaintzak 29 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Erandion bere bikotekidea jipoitu eta masailezurra apurtu ziolakoan, Herrizaingo Sailak zabaldu duenez. Polizia autonomikoak ospitaleratuta zegoen emakume baten deia jaso zuen atzo eguerdian eta balizko "genero indarkeria" kasua ikertzeari ekin zion. Ertzainek gertaera Erandioko etxebizitza batean izan zela jakin zuten. Emakumearen salaketaren arabera, gizonezkoak, eztabaida baten ondoren, ukabilkada bat eman zion bikotekideari aurpegian masailezurra apurtuz. Ertzaintzak ustezko erasotzailea bilatzeari ekin zion eta tokiko metro irteeran atxilotu zuen atzo gauean. Gaur jarriko dute epailearen esku. Argazkian, Erandioko Emakume Gazteen Asanbladak eraso matxistak salatzeko egindako protesta bat.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun