Ostegunean lokal berria inauguratuko du Eztabaidak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ira. 26a, 13:59

Uribe Kostako Eztabaida gune antiautoritarioa, kontrainformazio proiektua eta herri liburudendak etzidamu irekiko ditu berriro ateak, azken ia bi hilabeteak lokal berria atontzen eman ostean. Gauzak horrela, Algortako Villamonte plazako A4 zenbakiko lonja, Boom bideo-kluba izan zena, ostegunean inauguratuko dute arratsaldeko 8etan, kultur ekimen baten bidez. Siroka taldearen emanaldi akustikoa hartuko du lokalak, askaria, txalaparta eta bestelako ospakizun osagarriekin batera. Euskal Herria eta Amezti kaleen osteko lokal berrian fanzineak, liburuak, bideoak eta musika barra-barra topatu ahal izango da, baita plastikoa, tinta, spray-ak bezalako kolektiboentzat materiala ere. Halere, gizarte eraldaketarako bidean elkartu eta eztabaidatzeko foroa ere bilakatu nahi dute gune berria, bertan jardunaldi, hitzaldi, tailer eta argitalpenak sortzeko xede dutela, ikuspuntu antikapitalista eta antiautoritariotik abiatuta. Datorren urriaren 8an hiru urte beteko ditu ekimen sozio-kultur-politikoak.

Eztabaidak eskualdeko hainbat pertsona eta kolektibori bidalitako gonbitea

Kaixo!

Eztabaidatik idazten dizuegu esateko lokal berria Irailak 29an, osteguna, inauguratuko dugula. Hitzordua 20:00etan izango da. Askaria, txalaparta, Siroka taldearen emanaldi akustikoa eta abarrez gozatuko dugu. Gainera proiektu honek hilabete honetan 3 urte betetzen ditu, beraz badaukagu zer ospatu. Denok zaudete gonbidatuta! (beste e-posta baten kartela bidaliko dizuegu)
ondoren aurkezpen testua:

Kaixo lagun!

Eztabaida gune antiautoritarioa orain dela hiru urte sortutako proiektua da, helburua Uribe Kosta mailan kontrainformazioa eta kultur ekintza lantzea izanik.

Honako hau bultzatzeko lokal bat daukagu, non material ezberdina aurkitu daiteken : fanzineak, liburuak, bideoak, musika… Modu berean kolektiboentzat materiala ere badago: pankarta, tinta, sprayak…

Baina gure xedea ez da soilik materiala eskuratzeko espazioa sortzea. Baita guztion artean bilakatutako eztabaida eta elkartze gunea sortzea gizarte eraldaketa lortzeko, jardunaldi, hitzaldi, tailer eta argitalpenak bezalako tresnak erabiliz.

Guzti hau ikuspuntu antikapitalista eta antiautoritario batetik eskaintzen saiatzen gara, gizarte aldaketa sustatuz. Informatuta egon behar garela uste dugu eta borroka ezberdinak ezagutu, haietaz ikasteko eta gure ametsak egi bihurtzeko.

Horregatik pertsona zein kolektibo guztiei animatzen zaituztegu zuen proiektua gurea egiten, gure lokaleko ateak beti irekita egongo dira (edo ia beti) bururatzen zaizuen edozein gauzatarako: ekintza antolaketa, tailerrak, aurkezpenak edo asanbladan batzeko eta azpilanean jarduteko.

Bi urte daramatzagu Algortako Amezti kalean txiki geratu zaigun lokalean. Hazten jarraitu nahi dugu horregatik beharrezkoa ikusi dugu lokalez aldatzea. Irailetik aurrera Algortan jarraituko dugu baina oraingo honetan Villamonte enparantzan (Algorta metro geltokiko Bolue irteeratik gertu).

Anima zaitezte eta parte hartu!
Kaleetan ikusiko gara.

Eztabaida Gune Antiautoritarioa

Liburudenda eta argitalpenak
Villamonte plaza, A4 bajo
Algorta. 48991 Bizkaia
Tel: 946 562 985

Ekimeneko kartela

KARTELINAGURAZIOA
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun