Arrueren aldeko pintaketa ezabatzea eskatu du Getxoko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ira. 26a, 16:03

Gobela metro geltokiaren ondoko telefono kabina batean idatzitako "Arrue utzi bakean" leloa ezabatzea eskatu du gaur Getxoko PPk. Komaren bat jarri ezean jendeak Arrue bakean uzteko deialdi orokorra den graffitiak ez dio graziarik egin PPri. Izan ere, haien ustez, "utzi bakean" euskarazko esamoldea "haien ideiekin bat ez datozen pertsona edo kolektibo zehatz batzuei mesprezua adierazteko usu erabili du ezker abertzaleak". Gainera, testu labur horretan "umiliazio saiakera" eta "mehatxua" ere ikusi dituzte. Gauzak horrela, "pintaketak hilabete bat eraman eta Udalak garbitzeari ekin ez izanari sumingarria" deritzote. Popularren ahotsa izaten jarraituko duela adierazi du Arruek berak. Pintaketaren jatorriari buruz bi dira azalpen posibleak: Arrueren aurkakoek egin izana, akats ortografikoa eta guzti; ala Arrueren aldekoen ekimena izatea. Gainera, handik gertu, Neguriko Lertegi kalean, ohikoa da faxistek euskarazko errotuluak ezabatzea. Argazkian, neska bat pintaketaren aurretik igarotzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun