Ertzaintzak 36 eta 54 urteko bi gizonezko atxilotu ditu gaur goizaldean Sopelako Moreaga auzoan. Herrizaingo Sailak azaldu duenez, biei kaletik zihoan beste gizon bati eraso egin, bahitu, lapurtu eta heriotza mehatxuak egitea egozten dizkiete. Gainera, hirugarren susmagarri baten bila ari dela zabaldu du Ertzaintzak. Izan ere, Urduliz eta Sopela artean oinez zihoan gizon bati eraso egin diote hiru pertsonek goizaldeko 2:30ean. Moreagan. Gizon batek besotik hartu, hainbat kolpe eman eta biktima inguruan den huts batera eraman du indarrez. Bertan, beste bi pertsona izan dira zain. Erasotzaileetako batek hainbat ukabilkada jo eta beste batek aihotz batekin mehatxatu egin dio. Ondoren, sakeleko telefonoa, dirua, kartera eta dokumentazioa lapurtu dizkiote. Etxebizitzan ordu bete harrapatuta egon ondoren aske utzi dute gizona, hala ere salaketa jarriz gero, hil egingo duteneko mehatxua egin diote.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!