Urdulizko Udalak etxebizitzaz galdetuko die auzotarrei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ira. 27a, 00:07

Urdulizko Udalaren mandatuz, telefono bidezko inkesta egiteari ekin dio gaur Ikerfel enpresak. Inkestaren helburua egun udalerrian etxebizitzaren egoera zein den hobeto ezagutzea da, baita gai horri dagokionez herritarren artean dauden eskaerak, beharrizanak eta kezkak ere, Udalak zabaldu duenez. ikerfel iritzi eta merkatu azterketetan espezializatutako enpresa da, eta ikerketa kuantitatiboa egiten dabil, Urdulizko etxeen kopuru adierazgarri bati egindako telefono bidezko elkarrizketen bidez. Horretarako, azterketa egiten dihardu, etxebizitzaren inguruko informazio eguneratua lortu, eta, horrela, udal plangintza Urdulizko herritarren kezka eta eskaeretara egokitzeko. Argazkian, etxebizitza bat salgai.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun