Leioako saskibaloi taldeak umeentzako eskolak antolatu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ira. 27a, 19:29

Leioako saskibaloi taldeak eskola berriak antolatu ditu haur eta neska-mutil guztiek kirol hori lantzeko aukera izan dezaten. Aspalditik hainbat ikastetxeekin elkarlanean aritu eta gero, kirol taldeak ekimena berreskuratu nahi izan du herriko gaztetxoentzat. Eskola horiek 6 eta 14 urte arteko gazteei zuzenduta egongo da. Neska-mutilak astelehenetan eta asteazkenetan batuko dira 17:00etatik 18:00etara eta 18:00etatik 19:00etara, Kandelazubieta kiroldegian bertan. Interesatuek 40 euro ordaindu beharko dituzte matrikula egiteko eta beste 45 euro hiruhilabeteko kuota gisa. Argibide gehiagorako eta izena emateko www.leioasbt.com webgunea edota 616 717 510 telefono zenbakia erabili daitezke. Argazkia: © Leioa Saskibaloi Taldea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun