Egitaraua
• Urriak 3, astelehena, 18:00etan: "Aprendiendo a tomar decisiones", Europa ikastetxean.
• Urriak 4, asteartea, 18:00etan: "Prevencion del fracaso escolar", Trinitarias ikastetxean.
• Urriak 5, asteazkena, 9:00etan: "Mejorando la autoestima", Larrañazubi ikastetxean.
• Urriak 5, asteazkena, 19:00etan: "Hablando de drogas", Aixerrota institutuan.
• Urriak 6, osteguna, 9:00etan: "Preparate para la adolescencia", Romo ikastetxean.
• Urriak 6, osteguna, 19:00etan: "Psicologia para madres y padres", Artatza ikastetxean.
• Azaroak 7, astelehena, 18:00etan: "Mejora tu comunicacion con los adolescentes", Fadura institutuan.
• Azaroak 10, osteguna, 9:00etan: "Preparate para la adolescencia", Geroa ikastetxean.
• Urtarrilak 16, astelehena, 19:00etan: "Preparate para la adolescencia", Azkorri ikastetxean.
• Urtarrilak 17, asteartea, 14:30ean: "Preparate para la adolescencia", Zubiletas ikastetxean.
• Urtarrilak 18, asteazkena, 15:30ean: "Psicologia para madres y padres", Divina Pastora ikastetxean.
Seme-alabengan ahalmenak, jarrerak eta bizimodu osasuntsuak sustatzea izango dira Getxoko Gurasoen Eskolak 2011-2012 ikasturtean jorratuko dituen gaietako batzuk. Guztira, 13 ikastaro abiatuko dituzte urriaren 3an, astelehenarekin, guztiak espainolez emango dituztela, aurreko urteetan bezala. FAPAG, Elkargarri eta El Pupitre, hurrenez hurren Lehen Hezkuntzako herri ikastetxeen, Bigarren Hezkuntzako sare publikoko eta hezkuntza pribatuko elkarteak dira ikastaro horien antolatzaileak. Ikastaroen iraupena, hiru, lau edo bost saiotakoa izango da. Gainera, ez da aurretik izena eman beharko: pertsona interesatuek aukeratutako zentrora joan beharko dute zehaztutako egunean. Argibide gehiagorako, 944 660 151 telefono zenbakira deitu,