Abian da berriro Uribe Kostako berbalagun egitasmoa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ira. 27a, 22:30

Martxan da aurten ere Uribe Kostako berbalagun egitasmoa eta bertan parte hartu nahi duenak zabalik dauka jada izena emateko epea. Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak biltzen dituen udalerrietan, euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta ez dutenak elkartzea da asmoa, gure hizkuntza praktikatzeko, hobetzeko edota plazara ateratzeko, tokiko iturriek adierazi dutenez. Ekimen horretan, lau pertsona inguruko taldeak osatuko dituzte, euskaldun zaharrak eta berriak nahastuz. Astean ordu betez geratzea adostuko da hasieran: taldekideek beraiek, aukeratuko dutelarik non eta noiz gelditu, zer egin. Horrez gain, berbalagunak bilduko dituzten ekintzak ere egongo dira: irteerak, afariak…modu honetan, euskararen harreman sareak gehiago zabalduz. Izena eman nahi dutenek 605 773 541 (Irantzu) telefono zenbakira deitu beharko dute edo berbalagunuribekosta[abildua]hotmail.com e-postara mezua bidali. Argazkian, berbalagunak ardo eta gazta dastaketa ikastaroan / cc-by-nc Berbalagun Uribe Kosta.

Talde hauen jarraipena egiteko, arazoak konpontzeko, informazioa zabaltzeko zein zalantzak argitzeko arduradun baten laguntza izango da eta bera arduratuko da taldeen osaketaz, ekintzen antolaketaz…
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun