Aurtengo Txitxiburruntzi Jaia urriaren 8an egingo dute Lamiakon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ira. 27a, 22:45

Urriaren 8an, larunbatarekin, Txitxiburruntzi Jaia ospatuko dute Lamiakon, Leioako Berbalamiñe euskara taldeak. Gainera, aurtengoa berezia izango da herriko zenbait elkartek antolatuko dutelako: Gure Ohiturak dantza taldea, Txomin Arestiko guraso elkartea, Txikiak dantza taldea, Lamiako Maskarada, AEK, Sanbartolome jai batzordea, Txopera jai batzordea, Lamiako jai batzordea, Udondo jai batzordea, Leioako Gazte Asanblada, Betiko ikastola... eta beste zenbait elkarteren laguntza ere jaso dute. Lekua ere aldatu egin dute, Leioako auzo guztietara zabaldu nahi dutelako euskararen mezua. Orain arte San Bartolome auzoan egin dute. Argazkian, auzotarrak dantzan, aurreko Txitxiburruntzi Egun batean.

Eta hainbeste lagun batuta egitarau aparta ere prestatu dute egun guztirako.

Egitaraua:

11:00 Jaiaren hasiera! Dultzaineroak Lamiako eta Txoperatik! Ordu berean umeentzako tailerrak hasiko dituzte!
12:30 Euskal dantzen erakustaldia Gure Ohiturak eta Txikiak dantza taldeen eskutik. Aire, aire!
13:00 Txitxiburduntzi jana. Has gaitezen tripa betetzen...
14:30 Larrain dantza herrikoia. Oraindik ikasi barik?
15:00e Herri bazkaria. On egin!
17:30 Erromeria!

Egun osoan zehar euskararen aldeko mezua jasoko dute. Eroan zeurea!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun