Igande goizean, berriz, 40 lagun inguru bildu ziren, Dabi Alvarez, Mario Alvarez eta Iñaki Aurrekoetxeari omenaldi beroa egiteko. Ikurrinak eskuan Atxabiribil hondartzatik abiatu ziren hiru hildako lagun eta senitartekoak. Bertan, txalapartaren soinuarekin batera irakurritako lerroetan "urte gogor hauetan galdu ditugun lagunak gogoratzeko eta maitatzeko eskubidea" aldarrikatu zuten. Horrekin batera, ziklo berri bat abian dagoela aipatu zuten non "herritarren hitza eta erabakia guztiok errespetatu behar dugun, leia politikoa inolako bortxarik gabekoa izanez". Horrela "atxilotu, espetxeratu, torturatu eta mehatxatuak izan diren eta gaur egun espetxean daudenei maitasuna eta errespetua" adierazi zuten.
Sopelan, omenaldia eta kartelez gain, Dabi, Mario eta "Sope" gogoratzeko bideoa zabaldu dute haien lagunek: