"Baltza", "Pagaza" eta "Zulu" omendu dituzte Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ira. 28a, 01:11

Urtero legez, aurten ere irailaren 27an Gudari Egunaren oroitzapena egin dute eskualdean makina bat lagunek, Txiki eta Otaegi eta FRAP taldeko beste hiru pertsona (Jose Luis Sanchez Bravo, Xoxe Humberto Baena eta Ramon Garcia Sanz) fusilatu eta 36 urte beranduago. "Euskal Herriaren alde bizitza eman zutenak" izan dituzte gogoan hainbat kale, plaza eta lur-sailetan, eta haien izenak eta aurpegiak karrikaratu dituzte. Horrela, besteak beste, Itzubaltzeta / Romon, 75 bat lagun bildu dira Jon Pagazartaundua Isusi "Pagaza", Joxe Etxeberria Sagastume "Beltza" eta Luis Maria Zuluaga Balziskueta "Zulu", zein eskualdean izandako Estatu frantses eta espainiarraren errepresioaren beste biktimak oroitzeko. Guztiei bertsoak, loreak eta gaurra eskaini dizkiete ekitaldi xumean (mp3). "Beltza" eta "Pagaza" Lemoizko zentral nuklearra gelditzeko Iberdueroren aurkako atentatu batean hil ziren, lehergailua eztanda egin zitzaiela. "Zulu" erbestean hil zen, Venezuelan, Poliziak jazarri ostean ihes egin zuela. Lehenengoei, kendutako plaka jarri diete Lope de Vega kalean. Zuluagari, berriz, horma-irudia eskaini diote Nafarroa kalean, bizi zen etxearen aurrean. Berau Itzubaltzeta / Romoko azken biktima politikoa izan dadin eskatu dute.

Bestelako herrietan ere, mobilizazioak izateaz gain, hainbat kartel, pankarta eta propaganda eskaini diete biztanleriaren zati handi batek gudaritzat dituen hildakoei.

Gudari Eguna Uribe Kostan, (cc-by-sa Koska irratia eta cc-by UKBERRI.NET)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun