Imanol Landa Getxoko alkateak Zientoetxeko bidegorri tartea, Azkorriko hondartzara doana, kentzea agindu du. Erabaki hori uda aurretik aipatu azpiegitura horren gainean auzotarren artean sortutako eztabaidaren ondorioz hartu du, tokiko iturriek adierazi dutenez. Auzokideen eskarien aurrean, Zientoetxeko bidegorri zatiaren segurtasuna hobetzeko alternatiba teknikoak aztertzeko konpromisoa hartu zuen alkateak uztailean. Landak nabarmendu duenez, emandako soluzio teknikoek ez dute udal agintarien oniritzia jaso eta, horregatik, segurtasun arrazoiak tarteko eta inguruko auzotarrek egindako eskariak aintzat hartuz, udal agintari gorenak aipatu bidegorri tartea kentzea erabaki du. Argazkian, Zientoetxe aldetik pasatzen den bidegorria / © Getxoko PP.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!