Pedro Zarrabeitia Miñaur argazkilariak egindako erakusketa egongo da ikusgai urriaren 30era bitartean
Kultur Leioan. Aipatu artistak hainbat urtez jardun du disko-formako hilarriak bilatzen eta aztertzen, Franskowski, Colas eta Barandiaran bezalakoen azterketetatik abiatuz. Izan ere, horiek euskal ondare historiko eta artistikoan balio handia dute. Milaka argazkiren eta 1.153 irudiren emaitza da joan den maiatzean argitaratutako liburu interesgarria. Bertan, benetako altxorrak diren pieza horien grabatuen hondakin lauso eta enigmatikoen potentzial sinbolikoa, ikonografikoa eta artistikoa islatzen da. Erakusketa ikusgai dago astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara; eta larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Sarrera doakoa da. Argazkia: cc-by-sa
Peru, Lili eta Marije.