Behargintza Leioa enplegu zentroak aurtengo ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du jada. Aipatu kurtsoak herriko langabetuentzat eta Leioan jarduera profesionala abiarazi duten edo horretarako prest dauden pertsonei zuzenduta daude. Guztira 12 dira antolatutako
ikastaroak (pdf), hainbat lan merkatutara bideratutakoak: lana bilatzeko tailerra, informazio eta komunikazio teknikaria, mendekotasun laguntasuna eskaintzea, hiriko informatzaileak edo gauzainak, eraikuntzaren txartel profesionala, autoenplegua, hautaketa elkarrizketa prestatzeko tailerrak, jasomakinen erabilera, informatika presentziala, elikagaien manipulatzaileen agiria, lanbiderako alderdi pertsonalak garatzeko tailerra eta igeltserotza. Argibide gehiagorako zein izena emateko Behargintza Leioara jo daiteke. Argazkian, hainbat pertsona Behargintza Leioako ikastaro batean / ©
Leioa.net.