Egunero zortzi bizikleta elektriko izango dira eskuratzeko moduan, zerbitzua hasi eta 20:00ak arte, Bizkaia Zubiko plazan, Bidezabalen, Faduran eta Andra Mariko kiroldegian maileguko bizikletak hartzeko dauden guneetan. Beste biak gorde egingo dira matxuratzen direnen edo mantentzen ari direnen ordez ipintzeko. Ekimen berri horren bitartez, “bizikleta maileguen zerbitzua hobetuko dugu, udalerri barruan mugikortasuna hobetuko dugu eta garraio jasangarria sustatuko dugu ere. Getxon aspaldi garraio sistema ekologiko bezala dugun bizikletaren aldeko beste apustu bat gehiago da”, dio Imanol Landa alkateak.
150 bizikleta
Gaur egun 150 bizikleta daude eskuragarri, orain sartutako 10 elektrikoez gain, udalerrian barrena bizikletak hartu eta uzteko dauden 12 guneetan: Bizkaia Zubiko plaza, Areetako Xake plaza, Gobelako kiroldegia, kirol portua, Ereaga, Salsidu Etorbidea, Fadurako kiroldegia, Andra Mariko kiroldegia, Aixerrota, Bidezabal, Algortako Telletxe plaza eta udaletxea. Bestalde, egun Getxo Bizi zerbitzuaren bazkide kopurua 3.300tik gorakoa da. Bizikleta mailegu zerbitzuko bazkide izan nahi dutenek, urtean 10 euro ordainduta, Udalaren webgunean, www.getxo.net webgunean edo Emaus giza erakundeak Itzubaltzeta / Romoko Gobelaurre kalean duen dendan eman dezakete izena.