Getxo udalerriak super-merkaturik garestienak ditu Espainiako Estatuan, gaur
OCU kontsumitzaileen eta erabiltzaileen erakundeak jakinarazi duenez. Antonino Joyak gaur Bilbon emandako prentsaurrekoan azaldu duenez, etxebizitza arrunt baterako urtean egiten diren erosketek 7.390 euroko kostea dute Uribe Kostako udalerrian, bataz bestekoa eginez. Estatuan koste hori 6.804 eurotan dago. Joyak azaldu eta Efek zabaldu duenez, prezio merkeenak dituzten Alcampo eta Mercadona supermerkatuak bertan ez izateak eragiten du azterketak emandako emaitza. Era berean, Ercoreca katea "oso garestia" izateak ere eragina izan du, ikerketa maiatzean egin baitzen. Halere, katea BM nagusia den Uvesco taldeari saldu zioten abuztuak eta jabe berriak prezioak jaitsi zituen. OCUren arabera, nahiz eta udalerririk garestiena Getxo izan, bertan ere aurreztu daiteke supermerkatuen eskaintzak alderatu eta merkeena aukeratuz gero. Saskiaren prezioaren %26raino hel daiteke aurreztutako kopurua. Argazkian, Algortako Ercoreca supermerkatua erosketa baino lehen.