Irailaren 30etik urriaren 14ra bitartean aurkeztu ahal izango dituzte familia getxotarrek 2011-2012ko ikasturtean seme-alaben eskolako gastu orokorrentzako diru-laguntzak lortzeko eskaerak. Helburu horretara 246.650 euro bideratu ditu
Getxoko Udalak. Aipatu subentzioek udalerrian gutxienez 2011ko urtarrilaren 1ko antzinatasunez erroldatuta dauden eta adin txikiko seme-alabak dituzten pertsonek eskatu ahal izango dituzte. Umeak eskolaratuak eta gurasoen etxe berean erroldatuta egon beharko dute, haien antzinakotasun berdinarekin, eta Lehen Hezkuntzatik (hiru urte) DBH (barne) arteko ikasketak egiten egon beharko dute. Ume bakoitzeko eskaera bakarra egin ahal izango da. Bakoitzak 30 eta 90 euro artean jasoko ditu, umeak egiten dituen ikasketen mailaren eta erroldatutako etxebizitzaren katastroko balioaren arabera. Argazkia: cc-by-sa
Valakirka.