Sei hilabete eta bi urte bitarteko haurtxoentzako igeriketa hiru taldetan emango dute, larunbatetan, 9:00etatik 10:15ak arte, Itzubaltzeta / Romoko Gobela kiroldegian. Saio horietan parte hartzeko beharrezkoak dira bainu-txanoa, uretako pixoihala eta flotatzen duen jostailu bat. Haurdun dauden emakumeentzako ekintzak –24 asteak gainditu dituztenentzat zuzenduak– eta erditu dutenentzat –40 eguneko badaezpadako itxaronaldia gordez– Gobelan izango dira jarduerak, larunbatetan, 10:15etik 11:00ak arte. Medikuen oniritzia izatea gomendatzen da.
Azkenik, igandeetan 10:00etatik 11:00ak arte, aisialdi izaerako hainbat ekintza egongo dira Algortako Fadura kiroldegiko igerilekuetan. 5 urte bete dituzten umeek eta gutxienez pertsona heldu baten konpainian doazenek parte hartu ahal izango dute. Horrela, izena eman duten pertsonek ur zirkuitu eta jolasez, aquagym-az, waterpoloaz, koltxonetaz eta gynkanaz gozatu ahal izango dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.