Berangoko Kukullaga Goikoa baserriko 80 urteko bi baserritarrek maileguan jasotako 25.900 euroak eta horien interesak abonatzeko asmoa agertu dute, etxetik botatzen ez badituzte, EHNE sindikatuak ohar bidez adierazi duenez. Gauzak horrela, ordainketa hori onartu eta baserriarekin geratzeari uko egitea eskatu diote mailegu-emaileari nekazarien ordezkariek. Gogoratu
desjabetzea bi astez atzeratzea lortu zutela atzo bertan bildutakoek. EHNEk tamaldu duenez, "beste irtenbiderik negoziatzeko aukerarik ez du eman nahi izan mailegu-emaileak". "Utzi zien dirua baino balio handiagoa duen baserriarekin geratzea da bere helburu bakarra", salatu dutenez. Bitartean, sindikatuak emandako datuak "faltsuak" direla adierazi dute mailegu-emailearen ordezkari legalek,
Europa Press albiste agentziak zabaldu duenez. Argazkian, Kukullaga Goikoa baserria.